Sopelana Castellano  Euskara  

Gazte Abertzaleak

Ezker gaztearen ataria

Eusko Alkartasunak Udalbiltzako auzipetuei babesa eskaini eta berauen absoluzioa eskatu du Bilboko kaleetan

19/07/2010

ImagenImagen

Pello Urizarrek “dena ETA da' esanez, Udalbiltza , Egunkaria edo 18/98 bezelako prozesuen bidez, justizia politizatzen ari direla eta herri honen independentziaren aldeko edozer egitasmo judizializatzen dutela adierazi du. Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak, Udalbiltzakoak absolbituak izan daitezen lan egingo duela EAk azpimarratu du.

Milaka eta milaka lagun izan dira Udalbiltzaren epaiketaren kontra gaur Bilboko kaleetan ospatu den manifestazio nazionalean. 'Udalbiltza aske! Bai Udalbiltzari. Bai Euskal Herriari' lelopean egin da martxa, eta bertan Auzipetuen absoluzioa eskatu da, eta "instituzio demokratikoak sortu eta garatzeko eskubidea errespetatzea" aldarrikatu da. Horrez gain, Espainiako Estatuaren jokabidea "totalitarioa" dela salatu da, eta auzipetuek eskerrak eman dituzte euskal gizartearen babesagatik.

Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, Alternatibak, EBk eta Aralarrek babestu dute manifestazioa eta EAko zuzendaritzako ordezkaritza zabalarekin batera, ehundaka militanteek ere bertan egon nahi izan dute.

Pello Urizarrek 22 auzipetuen absoluzioa eskatu du eta Eusko Alkartasunak berau lortzeko lan egingo duela adierazi du.

http://sopelana.hiritarrok.net/gazteabertzaleak/2010/07/19/eusko-alkartasunak-udalbiltzako-auzipetu/
0 Erantzunak - Bidali zure iruzkina

Erantzunak:

    Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Iruzkin bat egin

Puedes realizar comentarios utilizando tu nombre de usuario y contraseña. Si aún no tienes un nombre de usuario y contraseña, pincha aquí para registrarte en Cuadernos Ciudadanos.



Recuperar contraseña



 


authimage


(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Valid XHTML 1.0
Valid CSS
Algunos derechos reservados
Isilpeko zenbait eskubide