Sopelana Castellano  Euskara  

Sopela Aurrera

herritik udaletxera

Non dago Larrabasterra?

31/10/2006

Uribe Kostako errepide berriko seinalizazioan Sopelako jatorrizko izen batzuk galdu dira. Non dago Larrabasterra, edo nahi izanez gero... Ugeraga?
Ez da txikikeria, Uribe Kostako errepidean, Errontegiko zubitik Sopelarainoko zatian ondorengo auzo izen ikus daitezke: Udondo, Astrabudua, Santimami, Lamiako, Areeta, Artaza, Negurigane, Romo, Algorta... eta Sopelara heltzean ez dugu Larrabasterra inon aurkitzen. Larrabasterra jarri beharrean Sopelana HegoaldeaK aurkitzen dugu, bai hegoalde batzuk ba omen ditu gure herriak!!!
Bide batez, egun batean, euskaldunoi gustatuko litzaiguke Euskaltzaindiaren arauak errespeta daitezen, eta Euskaltzaindiak oso argi adierazi du, behin eta berriro, gure herriko izena SOPELA dela.

http://sopelana.hiritarrok.net/sopelaaurrera/2006/10/31/non-dago-larrabasterra/
1 Comentario - Enviar comentario

Comentarios:

  • 1. Badakigu ta igerri-igerri da udaletxe honetako pertsonaia batzuri gustatuko litzaiekeela Sopela, oraintsu arte baserri apur batzuz osatutako herrixka bat baino izan ez dena, hiri bilaka dadin. TAO ipini dute, baita ere errepide itzelak seinale berriekin, luxuzko pisuak eta txaletak, eta abar. Orain ekarriko ahal digute merkataritza zentruren bat, agian golf zelai bat, kirol portua, Ertzantza koartela...Eta zergaitik ez? Edo...zergaitik bai! Behar ote dugu guzti hori, ala handikeria baino ez da?
    Horixe bai, handikeria baino ez da.
    "Aldeanu" konplexua.

    Publicado por: Bertoko | 01/11/2006 14:24:47

Publicar un comentario

Puedes realizar comentarios utilizando tu nombre de usuario y contraseña. Si aún no tienes un nombre de usuario y contraseña, pincha aquí para registrarte en Cuadernos Ciudadanos.



Recuperar contraseña



 


authimage


(Fijar cookies para el nombre, email & url)

Valid XHTML 1.0
Valid CSS
Algunos derechos reservados
Derechos reservados