Sopelana Castellano  Euskara  

Sopela Aurrera

herritik udaletxera

Gabonetan gastu guztiak ez dira onargarriak

15/02/2007

Azaroaren 29an EVE-k (Ente Vasco de Energia) gure herriko udaletxean 270 kontsumo baxuko bonbillak banatu zituen... Ondo, txalotzen dugu ekimena.
24 ordu beranduago, azaroaren 30ean, udaletxean bertan 160.000 euroko aurrekontua onartu zen 2005 eta 2006ko gabonetako argi apaingarriak ordaintzeko. Diru kopuru honek Sopelako aurrekontuen %1a suposatzen du. Kontraesana nabaria da: herritarrei energia kontsumo aurrezteko esaten zaien bitartean, instituzioek xahutzen dute inolako eredurik eman gabe... eta gogoan har dezagun, garatu gabeko lurraldeen laguntzarako %0,7 eskatzen da.
Bitxikeria da, baina esanguratsua... 270 kontsumo baxuko bonbillak banatu ziren bitartean udaletxeko balkoian ZORIONAK zegoen idatzita, “zorionak” hitza horretan 624 bonbillak zeuden dir-dir. Hauxe bai dela kontsumo handiko ekintza.
Beste aldetik, gaiarekin lotura zuzena ez badu ere, salatu nahi dugu bonbilla horien banaketan EHNA ez zela onartu, derrigorrez Espainiako DNI erakutsi behar zen... hau bezalako txikikeri batean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek “gure españoletasuna” adieraztea exijitzen digute... zer espero dezakegu haiengandik eraikuntza nazionalean

http://sopelana.hiritarrok.net/sopelaaurrera/2007/02/15/gabonetan-gastu-guztiak-ez-dira-onargarriak/
0 Erantzunak - Bidali zure iruzkina

Erantzunak:

    Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Iruzkin bat egin

Puedes realizar comentarios utilizando tu nombre de usuario y contraseña. Si aún no tienes un nombre de usuario y contraseña, pincha aquí para registrarte en Cuadernos Ciudadanos.



Recuperar contraseña



 


authimage


(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Valid XHTML 1.0
Valid CSS
Algunos derechos reservados
Isilpeko zenbait eskubide