Sopelana Castellano  Euskara  

Sopela Aurrera

herritik udaletxera

Sopelako Plenoa eta Iñaki de Juana.

15/02/2007

Egun hauetan egunero irakurtzen dugu prentsan artikuluren bat Iñaki de Juanaren egoerari buruz, eta Euskal Herriko eragile gehienek, aldeak alde eta zehaztasunak zehaztasun, argi salatzen dute preso honi ezarritako zigorraren injustizia. EAJ-k ere, gehiegizko zigorra dela argi adierazten du komunikabideetan.
Horregatik ezagutarazi nahi dugu Sopelako urtarrileko plenoan gertatutakoa. Plenoa urtarrilaren 25ean izan zen, arratsaldeko 19:30ean, eta beraz, plenoan geunden guztiok bagenekien Audientzia Nazionalak hartutako erabakia Iñaki de Juanaren 12 urteetako zigorra ez murrizteko.
Sopela Aurrerak Iñakiren senideek landutako mozioa aurkeztu zuen Plenoan Iñakiren askatasuna aldarrikatuz. Ezker Batua abstenitu zen eta beste guztiek, PNV barne, kontra bozkatu zuten. PPrena eta PSOErena, gustatu ez arren ulergarria da... PNVrena ulertezina.
Ezker Batuak, urgentziazko bidetik, Gipuzkoako zenbait Udaletan onartutako beste mozio bat aurkeztu zuen; mozio honek Gipuzkoako Udal horietan PNV eta PSOEren babesa jasoa zuen. Oraingo honetan gure herriko Plenoan, mozio honen alde Ezker Batuak eta Sopela Aurrerak baietza eman genuen... PNV-k berriro aurka... aurka esan dut, ez abstenitu, eta beraz mozio ezin izan genuen onartu. Iñaki kaleratzeko mozio biren kontra bozkatu zuen Sopelako PNV-k.
Azkenik PNV-k beste ez ohiko mozio bat aurkeztu zuen... eta bai... Iñakiren askatasuna eskatzen zuen “a pesar de sus horribles crímenes”. Zinismo handiagorik ezina!!! Iñakik egindakoagatik kondena osoa bete du eta kito. Ez dago gehiagorik. Sopelako PNV-k ez al daki eskatutako 93 urteak, ezarritako 12ak, eta azkenik erabakitako 3ak eskutitz bi idazteagatik izan dela? idaztea al da “horrible crimen”? Iñakiren askatasuna “arrazoi humanitarioengatik eskatzen zuen PNV-k, baina funtsean Espainiako sektorerik atzerakoienekin bat egiten du Sopelako PNV-k.

http://sopelana.hiritarrok.net/sopelaaurrera/2007/02/15/sopelako-plenoa-eta-inaki-de-juana/
0 Erantzunak - Bidali zure iruzkina

Erantzunak:

    Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Iruzkin bat egin

Puedes realizar comentarios utilizando tu nombre de usuario y contraseña. Si aún no tienes un nombre de usuario y contraseña, pincha aquí para registrarte en Cuadernos Ciudadanos.



Recuperar contraseña



 


authimage


(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

Valid XHTML 1.0
Valid CSS
Algunos derechos reservados
Isilpeko zenbait eskubide