SOPELA...5000 – 8000 ETXEBIZITZA GEHIAGO!!!
14/03/2007
Sopelan 5000-8000 etxebizitza gehiago eraikitzeko lurrak berkalifikatuko direla argitaratu da egun hauetan tirada handiko zenbait egunkaritan. PNVren alkateak, Imanol Garaik, ezetz dio.
HITZ EGIN DEZAGUN ARGI:
5000 – 8000 etxebizitza hauek Eusko Jaurlaritzak (PNV-EA eta Ezker Batua) onartutako PTP-n aurreikusten dira (Plan Territorial Parcial de Bilbao Metropolitano) delako txostenean
PTP honek eragina du gure inguruko herri guztietan eta Sopela, Getxo, Berango eta Urduliz HIRI JARRAIA (Continuo Urbano) definitzen du. 2020 urtera bitartean sortuko den hiri gune berri honetan kokatzen dira Getxoko Andra Mariko 8000 etxebizitzak eta Sopelako 5000-8000 hauek.
Alkateak eta PNVk edozer esan dezakete orain (birkalifikazioa bai edo ez) baina PTP JADANIK ONARTUTA DAGO gure herrian, zehatz-mehatz 2004ko urtarrilaren 26ko plenoan onartu zuten.
Sopela Aurrerak plan honen kontra bozka eman zuen eta guk geuk bakarrik aurkeztu genuen osotasunezko helegitea Udalean eta Bizkaiko Foru Aldundian. Geroztik sarritan salatu dugu astakeri hau.
Sopela Aurrerak hitza ematen du, maiatzaren hauteskunde eta gero, gure herrian beste gehiengo ezberdin bat lortzen bada, gure ezetza mantenduko dugula; eta animatzen ditugu sopeloztar guztiek aurre egin diezaioten gehiegizko zementazio honi Bakion eta Getxon egin den bezalaxe. Gure esku dago atzera botatzea espekulazioa eta etxegileen interesak soilik babesten duen zentzugabekeri hau.