Arrietara hondartzako eraikinaren atzean, harri gorria:
30/03/2007
Zenbait urte pasa ondoren (asko), Arrietara hondartzako eraikinak bota dira. Ondo dago erabakia, eta bat egiten dugu. Amorrua ematen du, hala ere, diskurtso sasi ekologistak, eraikin hauek bota direla eta, laudorioak esan ditu gure Udalak kostaldea berreskuratzen ari garelako.
Hondartza dauden tabernak bota dira, ados, baina orain laudorioak esan duten berberek, irailean 10 txalet eraikiko zituztela kostaldetik gertu esan zuten, zehatz-mehatz kanpina eta Sopelmar bitarteko lurretan.
Sopela Aurrerak salatu zuen erabaki hori eta geroztiko hirigintza batzordetan esan digute ez direla 10, 15 baizik. Komentariorik ez:Ekologia ala itxurakeria?